2014(e)ko urtarrilak 27
Gaur hasi eta otsailaren akitu arte iraungo duen kanpainaren bitartez, herritarren parte hartzea eta inplikazioa bilatu nahi da, administrazioan eraginez euskarazko osasun zerbitzuak lortzeko. Baztango euskalgintzak eta Baztango Udalak osasun zerbitzuak euskalduntzeko aldarria zabalduko dute gaur hasi eta otsaila akitu arte iraungo duen kanpainaren bitartez. Kanpaina hau babesten Kontseilua, Behatokia, EHE, Topagunea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA izango dituzte.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 22
UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 18
200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldian Bertan, lurralde-antolamenduak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duen eragina aztertu dute. Antolatzaileak pozik daude jardunaldiak sortarazi duen interesarekin eta konpromisoa hartu dute ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) izeneko tresna definitzeko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.
Irakurri osorik »
2014(e)ko urtarrilak 16
Zigor Etxeburuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak; Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak; Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak eta Unai Fernandez de Betoñok, UEUko zuzendaritzakideak hartu dute parte jardunaldiaren sarrera ekitaldian. Jardunaldiak sortu duten jakinminaren adibide, aretoa beteta eman zaio hasiera jardunaldiari. Gaur eta bihar, hitzaldi eta mahai inguru interesgarriak izango dira, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.
Irakurri osorik »