2014(e)ko otsailak 13
Eusko Jaurlaritzaren eskumena da suzko zezenak eramateko prestakuntza ematea. Ikastaroa gaztelaniaz bakarrik antolatu dutela eta, “herritarrek erakunde publikoetatik antolatzen diren ikastaroak euskaraz egiteko duten eskubidea berma dadin behar besteko neurriak hartzea” eskatu du UEMAk.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 11
Gaur egindako prentsa agerraldian, euskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzeak duen garrantzia gogora ekarri dute. Orain dela hilabete gutxi onartu du Osakidetzak euskalduntzeko plan estrategikoa, eta hemendik gutxira, lekuan lekuko planak egiten hasiko dira. Plana aurkeztu zenean, proposamen oso bat jarri zuten mahai gainean euskalgintzako eragileek, ez dute ordea erantzunik jaso. Orain, lekuko planak ausartago jokatzeko aukera eskaintzen dutela ulertuta, lankidetzarako beharra eta prestutasuna erakutsi nahi izan dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 10
Hirugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Euskara Zerbitzuak. Aurreko urteetako arrakastak animatuta, euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarraitu nahi dute: esparru batean eta bestean, herri mailan eta hiztun komunitatean...
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 7
Otsailaren 5ean egindako udalbatzan Berastegiko udal ordezkariek aho batez hartu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko erabakia. UEMAk ekainean egingo duen Batzar Nagusiak onarpena eman ostean bilakatuko da ofizialki Mankomunitateko kide. Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Biztanleria beti mantendu izan da 1.000 lagunen inguruan, nahiz eta gorabeherak izan historian zehar. Bertako euskararen ezagutza indizea %91,2koa da.
Irakurri osorik »