Dimako Udalak ELE arautzeko lehen ordenantza onartu du, UEMAk landutako metodologiarekin

Udalerriaren garapenari eragiten dioten plan eta proiektuek hizkuntza-inpakturik izango duten aurreikusi eta neurriak hartzea ahalbidetuko du ELE Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak. UEMAk ELE aplikatzeko metodologia zehaztu du, eta Dimako udalbatza izan da metodologia horretan oinarritutako ordenantza onartu duen lehena. Orexan eta...
Irakurri osorik »

“Eskubideak bermatzeko eskaintza aktiboa egitea dagokigu erakundeoi, herritarrak etengabe eskean jardutera behartu gabe”

‘Osasuna eta hizkuntza V: eskaintza aktiboa’ izeneko udako ikastaroari hasiera eman zaio gaur arratsaldean Donostian, EHUren Carlos Santamaria zentroan. UEMA, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritza ditu laguntzaile gaur eta bihar izango den ikastaroak, eta UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok eman dio hasiera,...
Irakurri osorik »

ARNASETIK bideosormen lehiaketa, gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko

Arnasa Gara ekimenaren baitan, ARNASETIK bideosormen lehiaketa sortu dute UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroak Gobernuak, arnasguneetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta sustatu nahian. Urriaren 5ean amaituko da lanak aurkezteko epea, eta urriaren 28an banatuko dira sariak, Villabonan egingo den ekitaldian....
Irakurri osorik »

Euskaltegien matrikulazio kanpainarekin bat egin du UEMAk, herritarren alfabetatzean eta etorri berrien formazioan oinarrizkoak direla iritzita

Ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina abiarazi dute gaur euskaltegiek, irailarekin batera. Ohi bezala, UEMAk aurten ere bat egin du kanpainarekin, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana oinarrizkoa dela jakinda. Etorri berrien formazioan...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.