2014(e)ko otsailak 24
Euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkarik, tartean Eneka Maiz UEMAko Zuzendaritza batzordeko kideak, egin dute protestarako deialdia. Horrela, euskararen alde, euskararen aurkako erasoak salatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Nafarroako hiriburuko Antoniutti parketik abiatuko da manifestazioa martxoaren 22an, 17:30ean.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 21
UEMArekin elkarlanean egindako planaren helburu nagusia da euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, zerbitzu eta lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 20
Agerraldia egin zuten atzo, Zarautzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak. Hondakinak kudeatzeko Foru Aldundiaren azpiegitura proposamena aurkeztu zuten, baina kalapita euskaraz aritzeak eragin du. UEMAk eredugarritzat jo du atzoko prentsa agerraldian erabilitako hizkuntza irizpidea.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 19
Lekeitioko Udaleko Euskara batzordeko kideak euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira, herritarrekin elkarlanean. Otsailaren 22an, hitzaldi sorta eta mahai inguru interesgarria antolatu dituzte. Fermin Etxegoien, Jon Sarasua eta Joxerra Gartziak hitzaldi bana emango dute, eta jarraian mahai ingurua egingo da hizlariekin.
Irakurri osorik »