2014(e)ko martxoak 14
Azpeitiko arnasguneen tailerraren harira, elkarrizketa egin dio Urolakostako hitzak Goizane Arana UEMAko teknikariari. Atzo egin zuten arnasguneen tailerreko bigarren saioa, Azpeitian. Arnasguneek euskararentzat duten garrantziaren inguruan aritu dira bi lan saiotan. Parte hartzaileek nabarmendu dutenez, nagusi da euskara Azpeitian. Baina badira hutsuneak ere, eta horiek detektatu eta euskalduntze bidean jartzeko eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen aztertu dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 12
Nafarroako UEMAko hainbat udaletako ordezkari Leitzan batu dira, eta bertan egin duten prentsa agerraldiaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak euskara eremu publikotik erabat desagerrarazi nahi duela salatu dute. Nafarroako euskalgintzak bizi duen egoeraren aitzinean "kezkatuta eta haserre" agertu dira. Euskara sustatzeko diru laguntzarik gabe, udaletatik hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzeko egiten ari diren ahalegina esfortzua azpimarratu dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 28
Bermeoko Udalak euskara eta euskal komunikabideak sustatzeko helburuarekin, Hitza egunkariarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, euskarazko irakurlezaletasuna bultzatu nahi du, eta euskararen normalizazioa begirako lanean jarraitu.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 25
UEMAk “erakunde publikoetatik antolatzen diren ikastaroak, herritarrei euskaraz egiteko duten eskubidea berma dadin behar besteko neurriak hartzeko” egindako eskaerak bere bidea egin du. Eta Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak erabaki du ikastaroak euskaraz ere eskaintzea. Orain arte erdaraz bakarrik eskaintzen ziren suzko zezena eramateko prestakuntza ikastaroak.
Irakurri osorik »