2014(e)ko martxoak 27
Aralar-Nafarroa Bai eta Bildu-Nafarroa talde parlarmentarioek, UEMAk egindako eskariak bere eginez, aurkeztu dute ebazpen proposamena. Mozioaren helburua da "eremu euskaldunean" bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 26
Lizartzako guraso elkarteak eskola berria eskatzeko sinadura bilketa abiatu du. Lizartza eta Orexako ikasleek ikasten dute Lizartzako ikastetxean. Lizartza eta Orexa udalerri euskaldunak dira, euskararen arnasguneak. Eta ondorioz, euskararentzat ere garrantzitsua da udalerrion bizi indarra sustatzeko neurri egokiak hartzea.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 25
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Saiburuordeak El Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenetan, gogora ekarri du administrazio guztiak, baita Estatuko administrazioa bera ere, behartuta daudela herritarren hizkuntza eskubideak babestera.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 24
Antolatzaileen arabera 10.000 pertsonak hartu zuten parte "Gurea lingua navarrorum-a!" lelopean egindako manifestazioan. Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiaren arabera, "egungo hizkuntza politikak euskara desagerrarazi nahi du". Horregatik, denon artean "baldintza berriak sortu behar” direla azpimarratu zuen Bilbaok. “Nafarroan eman beharreko aldaketan agertoki berria eraiki behar dugu, non euskaraz bizitzea aldarria izatetik errealitate bihurtuko den".
Irakurri osorik »