2014(e)ko apirilak 7
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren Ordezkariak hainbat udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiri eta UEMAri egindako ohartarazpenen ondotik etorri da protestarako deialdia. Mankomunitatearen iritziz, garrantzitsua da erasoei bat eginda erantzutea, eta datorren asteazkenean, hainbat herritan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko dei egin die udal ordezkari eta herritarrei.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 4
Carlos Urkijoren ohartarazpenak direla eta, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak babes osoa adierazi dio Azpeitiko Udalari, antzeko egoeran aurkitzen diren udal guztiei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bide batez, “euskararen normalizaziorako egiten ari garen lanean” jarraitzeko deia egin du Maren Belastegi UEMAko lehendakariak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 4
UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. 2014an, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumo, Ordizia, Lazkao, Villabona, Zizurkil eta Ibarrako udalek ere parte hartuko dute. Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da.
Irakurri osorik »
2014(e)ko martxoak 27
UEMAk, Nafarroako Palamentuko lan saioaren inguruko balorazio egin du. Oharrean dio Nafarroako Gobernuak euskararen aurkako politika tinko defendatzen badu ere, herritarren eskubide eta beharrak kontutan hartzen ez dituenez, bere posizioa ahula dela. Jarrera makur hori ezin daiteke denbora luzez gailendu UEMAren ustez. Eta elkarlanean aritzeko deia egin du, Nafarroako Gobernuaren zain egon gabe, herrietan euskararen arnasguneak sortu eta zabaltzen joateko.
Irakurri osorik »