2014(e)ko apirilak 11
Orioko Udaleko arduradunak kezkatuta agertu dira gurasoek erdaraz hitz egiteko duten joerak gaztetxoengan izan dezakeen eragina dela eta. Jon Agirresarobe euskara zinegotziak gogora ekarri du gurasoak haurren erreferente direla, eta “gurasoak parkean edo etxean gaztelaniaz aritzen badira, haurrek ohitura horiek ikasiko dituzte konturatu gabe”. Aita, ama… kontu bat du zuei esateko programaren bitartze gurasoen hizkuntza ohituretan eragin nahi dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 10
Kontseiluak deituta, 19 udalerritan egin dituzte elkarretaratzeak. Euskararen normalizazioaren aldeko neurriak babestu dituzte herritarrek. UEMAko hainbat ordezkarik ere parte hartu dute protesta ekitaldietan. Asier Mujika, UEMAko lehendakariordea eta Aramako alkatea Tolosako ekitaldian izan da. (Argazkian, Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiaren ondoan)
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 9
V. mapa soziolinguistikoa eman du ezagutzera Eusko Jaurlaritzak. Hainbat datu eta irakurketa zabala biltzen ditu lanak. Baina, arnasguneak euskararentzat garrantzitsuak direla kontsentsu zabalaz baieztatzen den honetan, zein da gune euskaldunek azken urteotan izan duten bilakaera? Gune soziolinguistiko euskaldunari lotutako hainbat datu bildu ditugu V. mapa soziolinguistikotik.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 8
Atzo hasita, Euskal Herriko itzuliak hainbat udalerri euskaldun zeharkatuko ditu. Udalerri horien errealitate soziolinguistikoa kontutan hartu eta errespetatzeko eskatu du UEMAK. Euskal Herriko itzuliko antolatzaileekin harremanetan jarrita, UEMAko herrietan jarriko diren idatzizko euskarriak zein ahoz egingo diren adierazpenak euskaraz egiteko eskatu die Mankomunitateak.
Irakurri osorik »