2014(e)ko maiatzak 8
Ekainaren 14an, Tolosan ospatuko den udalerri euskaldunen egunaren berri emateko asmoz agerraldia egin dute Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Inaki Irazabalbeitia Tolosako euskara batzordeburuak, Olatz Peon Tolosako udaleko EAJko zinegotziak eta Galtzaundi euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 6
Hainbat ekitaldi egingo dituzte Euskararen Astean: erakusketa, mahai ingurua, tailerra… Euskararen Astearekin batera, Euskai marka ere aurkeztu dute. Marka berriarekin, Euskararen Aholku Batzordearen baitan, hainbat eragilek egiten duten lana zabaldu eta euskara hazten eta zabaltzen doala erakutsi nahi dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 5
Gaur egun, 70 udalerrik osatzen dute UEMA eta hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Egungo Zuzendaritza batzordea osatzen duten lau alderdi politikotako ordezkariak (Bildu, EAJ, Aralar eta independenteak) erronka berari lotuta dihardute lanean, udalerri euskaldunek osatzen duten arnasgune linguistiko kulturalen lurralde-sarea osatzea eta ahalmentzea.
Irakurri osorik »
2014(e)ko apirilak 11
Eusko Jaurlaritzak V. Mapa soziolinguistikoak utzitako datuak eman ditu ezagutzera berriki. Oso gutxi hitz egin da, azken urteotan, gune soziolinguistiko euskaldunenek izandako bilakaeraz. Maren Belastegi UEMAko lehendakariak arnasguneen inguruko hausnarketa plazaratu du iritzi artikulu baten bitartez.
Irakurri osorik »