2022(e)ko urriak 20
Zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, Zinuema egitasmoa sortu du UEMAk, Tinko Filmeak-ekin elkarlanean. Euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua da ekimenaren oinarria, eta eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua izango da. Lehendabizi UEMAko lau udalerritan eskainiko da programazio hori: Igorren,...
Irakurri osorik »
2022(e)ko urriak 14
Arnasguneetan ikasten duten gazte eta nerabeek guztira 99 sormen lan aurkeztu dituzte Arnasetik bideosormen lehiaketara. Sarean daude ikusgai, eta publikoaren saria emateko botoa eman daiteke urriaren 20ra arte. Sari banaketa ekitaldia, berriz, urriaren 28an egingo da Villabonan. Kategoria bakoitzeko sari...
Irakurri osorik »
2022(e)ko urriak 4
Irailaren 28an Eusko Legebiltzarrean egindako aurkezpena bideoan dago ikusgai. UEMAko lehendakari Iraitz Lazkano eta ikerketaren arduradun Garikoitz Goikoetxea izan ziren legebiltzarrean, 10-18 urte arteko ia 11.600 gaztek betetako inkesta oinarri duen ikerketa aurkezten.
Irakurri osorik »
2022(e)ko irailak 28
UEMAk agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkezteko. Azterlanean, telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu dugu, eta euskara erdaren oso azpitik dagoela ondorioztatu dugu. Ikerketak UEMAko kide diren 94 udalerrietako 11.571 gaztek...
Irakurri osorik »