2014(e)ko ekainak 4
Udal langileak, Gaztetxeko kideak, tabernariak, merkatariak, euskalgintzako kideak, kazetariak, sindikatuetako ordezkariak, kulturgintzakoak eta osasun langileak hartu dute parte bideoan, besteak beste. Hainbat herritarrek, haur, gazte eta heldu, bat eginda osatu dute “euskaraz gara” leloa.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 3
Etxarri-Aranatzen euskaraz bizi dira nagusiki bertako herritarrak. Euskaraz gara leloarekin bat eginda, halaxe aldarrikatu dute bertako hainbat herritarrek. Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Eguaren bat eginda, euskararen arnasguneek hizkuntzaren normalizaziorako duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 2
Ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, gonbidapena egiteaz gain, hainbat hausnarketa partekatu dituzte. Zehazki, arnasguneen garrantzia eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatu nahi izan dituzte. "Ezinbestekoa iruditzen zaigu arnasguneak sendotzeari begirako lana, eta, horretarako, dauden hutsuneen zergatiei erreparatzea eta hutsuneak dauden eremu horietan eragiteko lanei ekitea".
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 2
Prentsaurrekoan, Koikili Lertxundi, Itzarri enpresaren ordezkaria, Josu Unanue Bermeoko alkateordea eta Euskara zinegotzia, Irune Ormaetxea, Bermeoko Udaleko Kirol zinegotzia, Maite Alvarez Udaleko Euskara teknikaria eta Juan Mari Abio Bermeoko Futbol taldeko lehendakaria egon dira.
Irakurri osorik »