Iker Salaberria, Kontseiluko koordinatzailea: “Batu ditzagun indarrak udalerri euskaldunen norabidean”

Iker Salaberria Euskararen Kontseiluko koordinatzaileak Udalerri Euskaldunen egunean parte hartzeko deia egin du iritzi artikulu baten bitartez. Izan ere, “hizkuntza normalizazio prozesuak aski erakutsi digu jada arnasguneen beharraz, hauek indartu eta hedatzearen garrantziaz ohartzeko. Ikasi dugu euskara gaitasun hutsa nahikoa hutsa dela berau erabiltzeko espazioz bete ezean”.
Irakurri osorik »

Oiartzungo merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskolak baliagarriak izan direla diote parte hartzaileek

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak martxan duten Euskara Merkataritzara egitasmoaren baitan, merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskolak antolatu dituzte. Besteak beste, Christian Gonzalez Arraguako Alhambrako tabernariak eta Patxi Fernandez Odriozolako gozogileak hartu dute parte. Dakiten euskara hobetzeko egin duten ahalegina euren establezimenduen eta bezeroen mesedetarako izango da.
Irakurri osorik »

“Parketarrak” egitasmoaren bukaerak eta Udalerri Euskaldunen Egunerako deiak bat egin dute, Orion

orio Orioko bi ikastetxeetako haur eta gurasoek gogoz hartu zuten parte “euskaraz gara” mosaikoan. Orioko udalak, herriko gurasoen artean euskararen erabilera indartu asmoz jarri zuen abian “Parketarrak” egitasmoa. Orain, herritarren euskararen aldeko bultzada irudikatzeko asmoarekin Udalerri Euskaldunen Egunerako deia ere egin dute.
Irakurri osorik »

Bortzirietako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunera joateko deia egin dute

Euskaraz Gara Bortziriak 20140530Orain arte UEMA Eguna izan dena aurten Udalerri Euskaldunen Eguna izanen da. Tolosan eginen da, ekainaren 14an. Goizuetako herritarrek egun horretan parte hartzeko eta bertara joateko deia egin dute, eta horretarako “Euskaraz Gara” leloarekin mosaiko bat osatu dute, argazkian ikus daitekeen moduan.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.