2014(e)ko ekainak 16
Pasa den larunbatean ospatu zen, Tolosan, Udalerri Euskaldunen Eguna, lehen aldiz. Festa giroa gailendu zen egunaren hasieratik eta arrakastaz gauzatu zen aurreikusitako egitaraua. Euskararen arnasguneak sendotzeko aldarrikapena, umorea eta festa uztartu zituzten parte hartu zutenek.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 15
Hainbat udalerritako alkate eta zinegotzik babestuta, Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta Garbine Elizegi Baztango alkateak irakurri dute udalerri euskaldunetako hautetsiek adostutako adierazpen bateratua. Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak, bere aldetik, euskararen arnasguneak indartu nahi dituztenekin elkarlanean aritzeko borondatea agertu du.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 13
UEMAk Batzar Nagusia egingo du, ekainaren 14an, Tolosako Udalean. Eta bertan, Berastegi eta Markina-Xemeingo udalek ala eskatuta, Batzar Nagusiak UEMAko kide izatea onartuko die bi udalerriei. Gipuzkoa eta Bizkaiko udalerriokin UEMAk hego Euskal Herriko 72 udalerri euskaldun bilduko ditu bere baitan.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 13
Tolosaldea eskualde euskalduna dela gogora ekarri eta euskararen arnasguneak sendotu eta hedatzearen garrantzia azpimarratu dute. Aurreratu dutenez, Udalerri Euskaldunen Egunean hainbat udalerri euskaldunetako alkate eta zinegotzik adierazpen bateratua plazaratuko dute. Asko dira, “Euskarak batzen gaitu” adierazpenarekin bat egin duten ordezkariak, eta horietako asko, jada alkate eta zinegotzi ugarik konfirmatu dute, adierazpena babestera joango dira Tolosara.
Irakurri osorik »