2014(e)ko ekainak 28
Ipar Euskal Herrian neurri horretako konpromisoa hartu duen lehen Udala da Uztaritzekoa. UEMA prest agertu da Uztaritzeko udalari laguntzeko. Baita, antzeko bideak urratu nahi dituzten gainerako Udalekin elkarlanean aritzeko ere.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 24
Usurbil eta Orioko alkateek, eta UEMAko lehendakariak bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaria egin zuten. Ondotik, Arartekoak ere Orio eta Usurbilgo Bake Epaitegiko idazkari lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren derrigortasun data aurreratzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Orain, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, laster sortuko da 3. hizkuntza eskakizuna ezarriko zaion lanpostua.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 18
Lehendabizi, famili mediku euskaldun bat, euskaraz ez dakien bategatik ordezkatu zuten, eta orain, pediatra berria ere, erdalduna ezarri dute. Osasun etxean euskarazko zerbitzu gero eta gutxiago eskaintzen direla eta, kezkatuta agertu dira hainbat eragile eta herritar: Udala osasun etxeko arduradunekin bildu da eta guraso elkarteak sinadura bilketa abiatu du.
Irakurri osorik »
2014(e)ko ekainak 17
Arabako udalerri euskaldunena da Aramaio. Bertako biztanleen %90 inguruk daki euskaraz, eta egunerokoan, nagusiki euskaraz bizi dira bertako herritarrak. Gaur egun, mediku euskalduna daukate, eta uda partean egungo medikua ordezkatuko duen langilea ere hala izan dadin eskatu dute, bat eginda.
Irakurri osorik »