Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina egingo du “Natul” Azpeitiko euskara taldeak

Sortu berria da euskara taldea Azpeitian, “Natul” izango da taldearen izena eta izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina da egingo duten lehen ekimena. Postua jarriko dute igerileku aurrean, datorren asteartean eta ostegunean, 17:00etatik 20:00etara. Euria egiten badu, plazako arkupeetan egongo dira. Herritarren egiteko bakarra nortasun agiria eta familia liburua hara eramatea izango da, gainontzekoa euskara taldeak bideratuko du.
Irakurri osorik »

Orio arnasgune, oriotarrak arnas-emale

Iñigo Fernandezek Orioko Curriculuma Sortzen elkartearen ekaineko ekitaldirako idatzitako testua argitaratu du Karkara webgunean. Orioz, arnasguneez eta euskaldun kontzienteen inguruan hausnarketa interesgarriak egin ditu Fernandezek.
Irakurri osorik »

Urtero bezala, merkealdi kanpaina euskaraz egiteko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk

Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak, eta beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatu eta indartzeak.
Irakurri osorik »

UEMA “.eus” aitzindari

92 aitzindarirekin, abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak, eta falta direnak, datozen egunetan jarriko dira martxan. Iratxe Esnaola proiektuaren koordinatzaileak aitzindari zerrendaren aniztasuna azpimarratu du.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.