2014(e)ko irailak 11
UEMA eta Garabidek pasa den urteko azaroan sinatutako hitzarmenaren ondotik, Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun eta Otxandioko udalek hitzarmena sinatu dute Garabiderekin. Hitzarmen horien asmoa da munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak bultzatzea da, bereziki kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel herrienak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko irailak 5
UEMAk Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza batzordean agerraldia egiteko EHBildu eta NaBai talde parlamentarioek egindako eskaerari ezezkoa eman diote UPN, PP eta PSNko ordezkariek. Eneka Maiz eta Jon Abrilek, UEMAren Zuzendaritza batzordeko kideek, idatzitako iritzi arikuluan oso larritzat jo dute gertatutakoa. "Hartutako erabakiarekin, Mankomunitatea bera ez ezik euskalgintza osoa mespretxatu eta gutxietsi dutela uste dugu".
Irakurri osorik »
2014(e)ko irailak 2
Hau Pittu Hau Konpartsak ematen duen Euskara Sariaren asmoa da hainbat eta hainbat taldek eta lagunek euskararen alde egiten duten lana aitortzea eta saritzea. 2003an hasi ziren sari hau banatzen Bilboko Aste Nagusiko astelehenean, eta ordudanik, urtero euskararen alde denetariko arlotan lan egiten duten norbanako zein taldeek irabazi dute.
Irakurri osorik »
2014(e)ko uztailak 29
Iker Salaberriak, Kontseiluko Koordinatzaileak, euskarak osasungintzan bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa egin du hainbat hedabideetara igorritako iritzi artikuluan. Kontseiluko osasungintzako lantaldeko ondorengo ordezkariok ere sinatu dute artikulua: Goizane Arana (UEMA), GarbiƱe Petriati (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), , Karlos Ibarguren (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea), Mikel Ozaita (Euskaltzaleen Topagunea) eta Xabat Laborde (Euskal Herrian Euskaraz).
Irakurri osorik »