UEMA .eus izango da, gaurtik aurrera

.eus aitzindari programan sartu ostean, eta zailtasun teknikoak gaindituta, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea .eus izango da aurrerantzean. Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak adierazi duenez, “.eus domeinua baliatuz, Mankomunitateak euskaraz bizi garela erakutsi nahi dio munduari”.
Irakurri osorik »

UEMAri ezarritako betoa eta hizkuntza eskubideen urraketak hizpide Nafarroako Parlamentuan

Nerea Perezek, Nafarroa Bai-ko parlamentariak, UEMAri ezarritako betoa salatu du Nafarroako Parlamentuan. Ondotik, legeak udalerri euskaldunetako herritarrei onartzen dizkien hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen ohartarazi dute NaBai eta EH Bildu-ko talde Parlamentariek.
Irakurri osorik »

Belastegi: “Administrazioak tokiko errealitate linguistikoaren aurretik joan behar du”

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako #1euskara jardunaldian parte hartu du UEMAk. Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren esanetan, UEMAk eta UEMAko udalek frogatu dute administrazioan ere euskaraz funtzionatu daitekeela. "Erreferentzia bat markatu dugu, eta erreferentzia horretara iritsi nahi izanez gero, euskarari garrantzia eta lehentasuna eman beharko zaio ezinbestean.”
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.