Bihar hasiko da BIXIBIXI irratsaioa, euskara sustatzeko helburuarekin, Segura Irratian

Euskara biziberritzeko planean (EBPN) sartuta, zortzigarren urtez abiatuko da, Segura irratian, Bixi bixi irratsaioa. FM 89.2an izango da entzungai ordubetez, asteazkenero 12:30ean hasita. Asteazkenetan zuzenean emititzen den saioa, larunbat (19:00) eta igandeetan (08:00) berriro entzuteko aukera izaten da.
Irakurri osorik »

Conquislur

Ana Teletxeak, Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikuluan, telebistak herritarren hizkuntza ohituretan duten eraginaren inguruko hausnarketa interesgarria plazaratu du. “Telebista “nazional” propiorik izan nahi badugu (zuhurtasunez mintza nadin), nazio horren hizkuntzarekiko errespetua, lehenik, eta kudeaketa ona, gero, izan beharko lituzke”.
Irakurri osorik »

Azpeitiar gazteek euskalkiari zukua ateratzen diote

Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak, bere herriko 15-16 urteko ikasleekin elkartu, eta teknologien bidez erabiltzen duten hizkera aztertu du. Emozioak adierazteko baliabide ugari erabiltzen dituztela ondorioztatu du, euskalkia izateak asko laguntzen duela horretan, eta oraingoz, erregistro informal horrek ez daukala eraginik testu formalak idazterakoan.
Irakurri osorik »

UEMAko hainbat udalek goi administraziora gutunak bidali dituzte harremanak euskaraz nahi dituztela adierazteko

UEMAko kide diren hainbat udalek euskaraz funtzionatzen dute. Eta errealitate horretatik abiatuta beste bultzada bat eman nahi zaio euskararen erabilerari instituzioen arteko harremanetan. Horretarako, Mankomunitateko kide diren hainbat udalek beste instituzioekin dituzten harremanetarako hizkuntza euskara izan dadin eskatuko dute.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.