2014(e)ko abenduak 4
Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin zuten Idazlaguna programaren aurkezpena. Hainbat merkatarik hizkuntza egoki erabiltzeko laguntza eskatu dute, eta horretarako hizkuntza ondo menperatzen duten boluntario sare handi bat lortu nahi dute. Idazlaguna deitzen diete boluntario hauei.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 3
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, iritzi artikulua plazaratu du Maren Belastegi UEMAko lehendakariak. Belastegik euskara sustatzeko ahaleginean murgildu diren instituzio, eragile eta herritarrak zoriondu nahi izan ditu, "Beraien ekarpenik gabe, ez legoke euskara bizirik, eta guztion arteko elkarlanik gabe ez dugu lortuko euskara normalizatzerik."
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 2
UEMAren bitartez, arnasguneen buruzko tailerrak egin dituzte Azpeitiko Urola Ikastolan. UEMA eta Urola ikastolak ala adostuta, DBH4 mailako 100 ikasle inguruk parte hartuko dute tailerretan. Lau taldetan banatuta, bi orduko bina saio egingo dituzte. Lehen bi taldeekin egin beharreko lan saioak amaituta pozik agertu dira, bai ikasleak, baita UEMAko ordezkariak ere.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 1
Zumarragako ospitalean erresonantzia unitate berria eratuko da. UEMAk eta hainbat udalek herritarrek euskaraz artatuak izateko daukaten eskubidea bermatzeko eskatu dute. Eta ama hizkuntza euskara duten, edo euskara lehenetsi duten pazienteen erresonantzien txostenak euskaraz idatzita eskaintzea.
Irakurri osorik »