2014(e)ko abenduak 15
Asko dira EAEn Estatuko Ordezkaria den Carlos Urkixoren eskutik helegiteak jaso dituzten udalak. Oraingoan, Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek jaso dituzte helegiteak aktak euskara hutsez bidaltzeagatik. Bihar, Eusko Jaurlaritzak deituta HAKOBAren bilera egingo da gaia lantzeko.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 10
UEMAk 100.000 berripaper banatuko ditu etxez etxe, datozen egunetan. Zortzi orriko berripaperaren bitartez, Mankomunitatearen lorpenak herriratzeaz gain, aurrera begira dituen erronkak ere jendarteratu nahi ditu UEMAK.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 9
Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da. Euskarak Orion bizi duen egoeraz galdetu diote Karkara Orio eta Aiako oinkarian.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 5
Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Miren Segurola UEMAko koordinatzailea Mertxe Mujika eta Asier Amondo AEK-ko eta Korrikako arduradunekin elkartu dira, gaur, Azpeitian. UEMAk 19. Korrika babestu nahi izan du, horrela. UEMAko lehendakariak “nabarmendu, goraipatu eta eskertu” nahi izan du euskararen normalizazioa lortzeko AEK-k egiten duen ekarpena.
Irakurri osorik »