2015(e)ko urtarrilak 15
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldia antolatu dute. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duen eragina frogatu zen, eta aurten, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Irakurri osorik »
2015(e)ko urtarrilak 12
Duela hilabete Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalak aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso zituztelako kezka agertu eta horren salaketa egin zuen UEMAk. Orain, Carlos Urkijok Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak ere auzitara eramango dituela jakin dugu. Gainera, Berastegiko udalarekin egin bezala, Zeraingo Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea ere jarri du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 23
Hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarri horretan gehiago sakontzeko asmoarekin antolatu dugu Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldia 2015ean. Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dute, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko abenduak 16
Gaur arratsaldean egin den HAKOBAren bileran aurkeztu du Patxi Baztarrikak udaletako aktak euskara hutsez egitea legezkoa dela argudiatzen duen txosten juridikoa. Hala ere, Jaurlaritzak ez du Urkijok udalen aurka jarritako helegiteen auzietan pertsonatzeko konpromisorik hartu. UEMAren ustez “euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen ari direnean, euskararen normalizazioaren eskumen nagusia duen erakundea, Eusko Jaurlaritza, da horren defentsa bururaino eramatea dagokiona.”
Irakurri osorik »