2015(e)ko urtarrilak 29
Kontseiluko zuzendaritzak azken aldian gertatutako hainbat gairen inguruan kezka agertu du. Arduradun politikoei dagokien ardura euren gain har dezaten eta behar den erantzukizunez jokatzeko deia ere egin die. Bi Estatuen aldetik gero eta modu ageriagoan gertatzen ari diren kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera irmoa mantendu duten administrazioetako arduradunen jarrera txalotu dute. Kontseiluko bazkide den UEMAko lehendakari Maren Belastegi ere agerraldian egon da. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrei euskaraz bizitzeko nahia ager dezaten deialdia luzatu die, otsailaren 28an modu bateratuan erantzuteko egingo den deialdian parte hartuz.
Irakurri osorik »
2015(e)ko urtarrilak 26
Baztango Udalak onartutako euskara plana inpugnatu du Nafarroako Gobernuak. Baztangoa ez da eraso isolatu bat. Euskal Autonomia Erkidegoan Urkijoren eskutik euskararen aurka abiatutako erasoaldia indartzera dator Nafarroako Gobernua. UEMA eragileekin harremanetan ari da euskararen aurkako erasoei erantzun bateratua emateko.
Irakurri osorik »
2015(e)ko urtarrilak 26
Jabier Zabaleta euskara teknikariak, oro har, arnasguneen bikaeraren inguruan, eta zehazki, Orioko bilakaera soziolingusitikoari buruz idatzi du Karkararen webgunean. “Orio Euskal Herriko herri euskaldunenetakoa da eta herritarrek ahalegin handia egin dute, urtetan, euskararen egoera hobetzeko. Ahalegin horri esker asko aurreratu dugun arren, euskararen egoera oso prekarioa da oraindik, bilakaera soziolinguistikoaren datuek erakusten digutenez.”
Irakurri osorik »
2015(e)ko urtarrilak 17
Batzar Nagusia egin du UEMAk, Zumaian. Espainiako Gobernuaren ordezkariak hainbat udalen aurka jarritako helegiteak izan dituzte hizpide. UEMAko ordezkari politikoek aho batez Urkijoren oztopoen gainetik euskararen sustapenean aurrera egiteko konpromisoa hartu dute. Horrela, Zerain UEMAko kide izatea onartu dute, baita aktak euskaraz bidaltzen jarraitu eta epaitegietan jarduera hori defendatzea ere.
Irakurri osorik »