2015(e)ko martxoak 5
Busturialdeko Hitzak elkarrizketa egin dio Pernan Basterretxeari EHEko kideari. Basterretxearen adierazi du Genika-Lumo UEMAn sartzeko bidea egin nahi dutela. Horretarako, herritarrak inplikatu nahi dituzte eta “herritarrak eurak izan daitezela Udalari herria Ueman sartzeko eskaera egingo diotenak.”
Irakurri osorik »
2015(e)ko martxoak 3
Patxi Baztarrikak hizkuntza politikarako sailburuordeak eman du Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri. UEMAk orain baino lehen eskatu zion Jaurlaritzari udalak babestu eta udalek dituzten auzietan pertsonatzeko. Jaurlaritzak, ordea, ez du argitu arrazoi berberagatik beste 12 udalek dituzten auzietan pertsonatuko den edo ez.
Irakurri osorik »
2015(e)ko otsailak 27
Paul Bilbaok, Kontseiluaren idazkari nagusiak, idatzitako iritzi artikulua plazaratu du, gaur, Berria egunkariak. Euskaraldunoi ezartzen dizkiguten oztopoei elkarlanean aurre egiteko deia egin du Bilbaok. "Zalantzarik ez dut denok batera joko bagenu, nahikoa indar izango genukeela oztopo horiei edota horiek baino gogorragoei aurre egiteko." Bide horretan, Donostiako manifestazioaren garrantzia ere azpimarratu du. "Larunbatean lehen urratsa emango dugu, eta oztopo horiei aurre eginez euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu."
Irakurri osorik »
2015(e)ko otsailak 24
Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu da. Besteak beste, agerraldian parte hartu dute Eneka Maiz UEMAko zuzendaritzako kideak eta Garbiñe Elizegi Baztango alkateak. Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatu dituzte. Bereziki Baztanen gertatutakoa salatu nahi izan dute.
Irakurri osorik »