2015(e)ko maiatzak 5
Udalen hizkuntza-politikaren hirugarren azterketa aurkeztu du Kontseiluak. Ondorio nagusia da hizkuntza-politika definitzen duten neurrien arteko desoreka, Paul Bilbao, idazkari nagusiak esan duenez; izan ere, orokorrean sustapenaren aldekoak, alegia izaera asistentziala dutenak betearazleak direnak baino gehiago dira. Interneten Kontseiluaren webbgunean ikus daitezke datuak.
Irakurri osorik »
2015(e)ko maiatzak 4
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren zazpigarren edizioa hartu du. Bi egunez zenbait adituk hizkuntza legea izan dute hizpide Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatzen duten jardunaldian.
Irakurri osorik »
2015(e)ko apirilak 23
Hitzarmena sinatu dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta ARGIAk. Helburua herritarren artean euskarazko hedabideen irakurzaletasuna indartzea eta ARGIA herritarren artean ezagutaraztea da. Horretarako, UEMAn dauden udalerrietan euskarazko prentsaren presentzia sustatzeko elkarlana abiatuko dugu.
Irakurri osorik »
2015(e)ko apirilak 15
Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak komunikazio protokolo bat jarri zuten iaz martxan, euskararen arnasguneetan hedabideetako kazetariek elkarrizketatuei erdaraz egiteko ez eskatzea helburu. ETB2 kateari erreferentzia eginez, bereziki. Urola Kosta eskualdeko ordezkariak batu zitzaizkien gero. Eta orain, kultura eta kirol arloko pertsona ezagunek ekima Euskal Herri osora zabaldu nahi dute.
Irakurri osorik »