2015(e)ko ekainak 19
Osakidetzak mediku elebidunak beren postutik kentzen dituela euskaldunak ordezkatzeko salatu dute hainbat eragilek. Zehazki, UEMA, ELA eta LAB sindikatuak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, EHE Euskal Herrian Euskaraz, EHUko Medikuntzako Asanblada eta Aramaioko , Antzuolako, Elgetako, OƱatiko eta Leintz Gatzagako Udalak.
Irakurri osorik »
2015(e)ko ekainak 19
UEMAk arnasguneen inguruko tailerra eman berri du Adunan. 10 herritarrek hartu dute parte, eta emaitza positiboak eman dituela baloratu dute parte-hartzaile eta antolatzaileek. Xabi Aizpuru UEMAko teknikaria eta Miren Aburuza herritarrarekin egon da Ataria, eta haiekin hitz egindakoak jaso ditu kronika honetan:
Irakurri osorik »
2015(e)ko ekainak 3
Iazko udan langile elebidunak erdaldunekin ordezkatu ziren hainbat kasu ezagutu genituen. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diete Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak. Herritarrek osasun asistentzia euskaraz jasotzerako orduan dituzten arazoak jakinarazteko bidea errazteko asmoz formularioa sortu dute, www.euskarazbizinahidut.eus webgunean.
Irakurri osorik »
2015(e)ko ekainak 3
Itsasondon egindako lehen saio arrakastatsuaren ondoren, Berastegiko hainbat herritarrek parte hartu dute bertako beharretara egokitutako formazio saioan. Datozen hilabeteetan, egitasmoa herriz herri zabaltzea da UEMAren asmoa; Adunan egingo dute hurrengo saioa.
Irakurri osorik »