uema.eus/kartelak
UEMAk bertako kide diren udalerrietako merkatariei, ostalariei eta zerbitzu sektoreko eragile guztiei doan eskaintzen dizkie kartelak, euskara hizkuntza paisaian ere ohikoa izan dadin. https://www.uema.eus/kartelak gunean daude orain arte egindako hainbat kartel, behar dutenek eskatu edo pertsonalizatu ahal izateko.
UEMAren merkataritza zerbitzua:
- Itzulpen lanak: gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak egitea (menuak, karteltxoak, errotuluak…).
- Euskara zuzenketak eskaintzea, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin.
- Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera dute, balizko bezeroen eskura. https://www.uema.eus/herritarrentzako-zerbitzuak/profesional-euskaldunak/
- Karteltxoak, ordainagiriak, faktura takoak, alorkako hiztegiak, merkealdi-tirak, lehengo eta oraingo prezio-txarteltxoak… eskaintzen dizkiegu merkatariei.
Merkataritzarako hiztegiak
- ALTZARI-DENDA
- ARDOTEGIA
- ARRANDEGIA
- BELAR-DENDA
- BURDINDEGIA
- DROGERIA ETA LURRINDEGIA
- ESTETIKA
- ETXEKO TRESNERIA
- FRUTA-DENDAK
- HARATEGIAK
- HIGIEZINEN AGENTZIA
- HORTZ KLINIKA
- JANARIAK
- JOSTAILU-DENDA
- MERTZERIA/LENTZERIA
- SUKALDEKO TRESNAK
- TABERNAK
Urte amaieran, gutun bat eta egutegi bana bidaltzen dugu herriko denda guztietara, euskararen erabileraren aldeko hautua egin dezaten eguneroko zereginetan.