Hasiera » DIRU-LAGUNTZAK

DIRU-LAGUNTZAK


2022ko UEMAren dirulaguntza deialdia: ELE eta etorri berrien inguruko egitasmoak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak 2022ko urriaren 7an egindako bilkuran, 2022.urteko dirulaguntzak emateko deialdia onartu zuen. Dirulaguntza hauen bidez, ondorengo jarduerak bultzatu nahi dira 2022an:

a) Udalek onartzen dituzten udalerriko hirigintza plan orokorretan (HAPOetan), plan partzialetan edo udalerriko egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen bestelako plan eta proiektuei ELE tresna aplikatzea eta neurriak hartzea, dagozkion emaitzen arabera.

b) Herritar etorri berriak euskarara erakartzea helburu duten ekimenak udalerri horretan lehenengoz martxan jartzea.

Ez dira diruz lagunduko:

a) Etorri berrientzako egitasmoak, baldin eta aurreko urteetako egitasmoen jarraipena baldin badira. Egitasmo berriak lehen urtean baino ez dira diruz lagunduko.

. UEMAko dirulaguntzen deialdia (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala).
. Eskaera egiteko orria (PDFa).
ยท Dirulaguntzen ebazpena (2022-12-02).

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.