Hasiera » Zehaztu gabe » Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. 50 laguneko bi zutabe abiatuko dira. Bat Tolosatik, eta bestea Etxarri Aranaztik, eta laugarren egunean Leitzan elkartuko dira bi zutabeak. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Iaz gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Gazteen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.

Bideoa: aurtengo udalekuak iragartzeko bideoa.


Izena emateko epea gaur zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.

Hiru modutara eman daiteke izena:

· Hemen sartuta eta datuak beteta.
· 943 816699 telefonora deituta.
· Datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.
Hemen begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura eta baldintzak:
· Begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura, 2022 (PDFan).

Hemen, berriz, Salto! topaketei buruzko informazio osagarria, PDFan:

Gai honi buruzo informazio osagarria:
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea, zabalik (ataria.eus, 2022-02-01).
· Salto! izena eman udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan (gazteberri.eus, 2022-02-02).
· UEMAren Salto! udaleku ibiltarian izena eman dezakete gazteek (oiartzun.eus, 2022-02-02).
· UEMAK begiraleak eta sukaldariak behar ditu ‘Salto!’ udaleku ibiltarietarako (alegia.eus, 2022-02-02).
· UEMAren Salto! udalekuetan izena eman dezakete Oiartzungo gaztetxoek (Oarsoaldeko Hitza, 2022-02-02).
· UEMA-ren “Salto!” gazteentzako udaleku ibiltarietan izen emateko aukera (noaua.eus, 2022-02-02).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (karkara.eus, 2022-02-03).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (baleike.eus, 2022-02-03).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (zarauzkohitza.eus, 2022-02-03).
· Zabalik dago SALTO udalekuetan izena emateko epea (oñati.eus, 2022-02-05).
· Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea (anoeta.eus, 2022-02-07).
· UEMAk Salto udaleku ibiltarietan izena emateko epea zabaldu du (Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2022-02-07).
· Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea (barren.eus, 2022-02-07)
· Udalerri euskaldunetako gazteen topaketan izena emateko epea zabaldu da (deba.eus, 2022-02-09).
· Salto arnasgunera, salto euskarara (guaixe.eus, 2022-02-09).
· UEMAk antolatzen dituen Salto udalekuetan izena emateko epea zabalik dago (goiena.eus, 2022-02-14).
· Salto udalekuei buruzko elkarrizketa Oiartzun Irratian. Aitziber Arnaiz Oiartzungo euskara teknikaria eta Imanol Haro UEMAko teknikaria (Oiartzun Irratia, 2022-02-16).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.