Hasiera » Zehaztu gabe » Berastegiko Udalak UEMAn sartzea erabaki du

Berastegiko Udalak UEMAn sartzea erabaki du

Otsailaren 5ean egindako udalbatzan Berastegiko udal ordezkariek aho batez hartu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko erabakia. UEMAk ekainean egingo duen Batzar Nagusiak onarpena eman ostean bilakatuko da ofizialki Mankomunitateko kide.

Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Biztanleria beti mantendu izan da 1.000 lagunen inguruan, nahiz eta gorabeherak izan historian zehar. Bertako euskararen ezagutza indizea %91,2koa da.

Tolosaldea eskualde euskalduna da, eta bertako hainbat herri UEMAko kideak dira: Tolosa, Aduna, Anoeta, Irura, Leaburu-Txarama, Orexa, Gaztelu, Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain, Altzo, Alegia, Amezketa eta Lizartza.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.