Hasiera » Zehaztu gabe » Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina hasiko dute Baztanen

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina hasiko dute Baztanen

Baztango euskalgintzak eta Baztango Udalak osasun zerbitzuak euskalduntzeko aldarria zabalduko duteĀ  gaur hasi eta otsaila akitu arte iraungo duen kanpainaren bitartez. Kanpaina hau babesten Kontseilua, Behatokia, EHE, Topagunea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA izango dituzte.

Dinamika honen bidez, herritarren parte hartzea eta inplikazioa bilatu nahi da, administrazioan eraginez euskarazko osasun zerbitzuak lortzeko. Etxez etxe banatuko diren esku orriak baliatuz mediku eta pediatra euskaldunak eskatu ahalko dituzte baztandarrek. Herritarrek osasun etxera hurbildu beharko dute eskaera betetzera eta behin eskaera beteta, kopia orria Iruritako kontsultategian eta Elizondoko Udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.

Pixkanaka, osasun etxeetan herritarren eskaerak pilatu nahi dituzte kanpainaren bultzatzaileek. Osasunbideak eskaera guztiak erantzun beharko ditu, eta horretan, bi aukera aurreikusten dituzte antolatzaileek. Eskatzaileari medikua aldatu eta euskarazko zerbitzu bermatzea edota, hainbat arrazoirengatik euskarazko zerbitzurik ezin dutela eman argudiatzea.

Eskaera egin eta gero euskarazko zerbitzua eskaintzen ez zaien kasuen jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiari helarazten zaizkion urraketa guztiak, Osasun Sailburuari, Hizkuntza Politikako Sailburuordeari eta Arartekoari jakinaraziko dizkiete, beharrezko diren neurriak hartzeko exijituz. Modu horretan hasitako bidea amaiera arte eramateko ahalegina egingo dute.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.