Egitasmo zehatzek udalerrian izango luketen eragin linguistikoa aztertzeko eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko dirulaguntzak ematen ditu UEMAk 2015 urteaz geroztik, eta gaur argitaratu du 2020an jasotako eskaeren eta emandako laguntzen ebazpena.
2020an egindako ELEen artean, Orioko Udalak egindako eskaera soilik jaso da eta, horri erantzunez, 4.211 euro jasoko ditu Oriok.
Hemen osorik UEMAk gaur argitaratutako ebazpena:
· Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: 2020ko dirulaguntzen ebazpena (PDFan).