Hasiera » Zehaztu gabe » Bortzirietan %68,4 aritzen da euskaraz kalean

Bortzirietan %68,4 aritzen da euskaraz kalean

2019ko udazkenean Bortzirietan hizkuntzen kale erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. 6.000 lagun ingururen hizkuntza erabilera aztertu du Soziolinguistika Klusterrak, eta horren arabera, euskaraz %68,4 aritzen da kalean. Aurreko neurketen aldean, gorantz egin du euskararen kaleko erabilerak Bortzirietan.

Iturria: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.

Herriz herri badira aldeak. Arantzan entzuten da euskara gehien: %81 inguru. Euskara gutxien entzuten den herria, berriz, Bera da, %51 inguruko erabilerarekin. Generoari dagokionez, emakumezkoak gehiago entzun dituzte gizonezkoak baino. Adinari dagokionez, berriz, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Ondoren datoz gazteak, gero helduak, eta adinekoak dira euskaraz gutxien hitz egiten dutenak. Etxalarren izan ezik, gainerako herrietan errepikatzen diren joerak dira horiek.

Datuak irailaren 4an ezagutarazi zituzten, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta Lesakan egin zen aurkezpenean. Soziolinguistika Klusterreko Maialen Iñarra ikerlaria izan zen 2019ko neurketaren zuzendaria, eta berak aletu zituen emaitza eta ondorio nagusiak Lesakako aurkezpenean.

· Bideoa: Kale erabilera Bortzirietan. Ondorio nagusiak. Maialen Iñarra, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta neurketaren zuzendaria.

· Bideoa: Bortzirietako hizkuntzen kale erabileraren neurketa 2019. Emaitzen aurkezpena.



Gai honi buruzko informazio osagarria:

· Zertan da euskararen erabilera Bortzirietan? (bortziriak.eus, 2020-10-26).
· Euskararen karrikako erabilerak goiti egin du Bortzirietan (erran.eus, 2020-09-12).
· Iaz Bortzirietan egin zen hizkuntzen kale neurketa eta prestatzen ari diren plan estrategiakoaren inguruan, Urko Ikardo Bortzirietako euskara teknikariarekin (Xorroxin Irratia, 2020-10-12).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.