Iturria eta argazkia: Inmigrazioa Zarauzko Udala.
Zarauzko Udalak euskara-harrera ikastaroa berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat.
Azken urte hauetan munduko bazter ezberdinetatik bizilagun berriak iristen ari dira Zarautzera, eta herritar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko euskara harrera ikastaro trinkoa antolatu du Udalak.
Ikastaro honetan euskararen oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen da. Aurten bizi dugun osasun egoera dela eta talde txikitan arituko dira (gehienez 7 lagunekoak), eta sistema erdi presentziala izango da. Horrela, astean bi egunetan soilik izango dira eskolak.
Ikastaroa: azaroaren 2tik otsailaren 4ra.
Ordutegiak: Goizez: 09:30-11:00: 1) Astelehenak eta ostegunak. 2) Astearteak eta ostiralak. Arratsaldez: 18:00–19:30: 1) Astelehenak eta asteazkenak 2) Astearteak eta ostegunak.
Matrikula: 10,10 euro.
Izena emateko azken eguna: urriak 28.
Izena emateko edo informazioa lortzeko: Zarauzko Udala, Gizarte Zerbitzuak: Zigordia 33. Tel.: 943 00 51 27. jaranguren@zarautz.eus