Egitasmoak:
Lotura interesgarriak:
- https://www.iparmank.org/euskara/euskaraz-bizi/familia-eta-euskara
- https://www.katalogoa.org/
- https://www.ahotsak.com/albisteak/euskararen-transmisioari-buruzko-mintegiko-hitzald/
- https://euskara.buruntzaldea.org/euskara/zuretzat/gurasoak
- https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/
- Galdetegia: Benetan maite nauzu?
- https://www.urtxintxaeskola.org/zerbitzuak.php?id_kat=82
Haur txikia ekarri duzue mundura, eta, jaio den unetik beretik, behar dituen maitasuna eta babesa emango dizkiozue. Horrekin batera, hizkuntza ere bai, zuen hizkuntza, haurraren sentimenduen hizkuntza, zuekin eta familiako beste kideekin komunikatzeko hizkuntza. Haurrari euskaraz egin eta zuen artean ere hala eginez gero, gure hizkuntzarekin betiko lotura sendoa edukiko du.
Haurra hazi ahala, etxeko txokotik atera eta eskolara joango da, kirola dela, musika dela, aisialdi taldea dela, beste haur eta nagusi batzuk inguruan edukiko ditu, eta hor ere komunikatzeko bere hizkuntza erabiliko du. Zenbat eta leku gehiagotan eduki euskaraz hitz egiteko aukera, orduan eta hobeto erabiliko du edozein egoeratan, eta gaitasun handiagoa edukiko du euskaraz bizitzeko. Eta, etorkizunean bere hizkuntzaren jabe izateko ez ezik, beste hizkuntza batzuk ikasteko ere oinarri sendoa jartzen arituko zarete.
Une pozgarri honekin batera, autoan jartzeko pegatina ematen dizuegu.