Hasiera » Zehaztu gabe » 61 udalek hartuko dute parte Bertatik Bertara kanpainan

61 udalek hartuko dute parte Bertatik Bertara kanpainan

UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatuko ditu kanpainak, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko. UEMA gaur hasiko da formazio saioak ematen, online, kanpainan parte hartuko duten herrietako ostalariei, merkatariei eta zerbitzu sektoreko gainerako eragileei.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako 61 udalek hartuko dute parte Bertatik Bertara kanpainan, datorren ekainaren 19tik aurrera. UEMAk aurkeztutako ekimenarekin bat egin dute guztiek, eta datorren astean jasoko dituzte taberna, jatetxe, denda, ostatu eta oro har zerbitzu sektorerako prestatutako kartelak, mahai-gainekoak eta gainerakoak.

Lehenago, udalek gonbidatu dituzte dagozkien herrietako eragileak, eta UEMA gaur bertan hasiko da horiei formazio saioak ematen, online, kanpainaren nondik norakoak eta asmoak azalduz, eta eskura izango duten materialaren berri emanez. Hasiera batean, udaren atarian, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduko ditu kanpainak, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.

Honakoak dira kanpainan parte hartuko duten 61 udalak:
Aduna
Aizarnazabal
Alkiza
Altzo
Amoroto
Araitz
Aramaio
Arantza
Arantzazu
Arbizu
Areatza
Ataun
Azpeitia
Bakio
Baliarrain
Basaburua
Baztan
Bera
Berastegi
Bergara
Bermeo
Dima
Ea
Elgeta
Etxalar
Etxarri Aranatz
Ezkio
Gabiria
Gatika
Getaria
Goizueta
Igantzi
Igorre
Itsasondo
Itziar
Larrabetzu
Larraun
Leaburu-Txarama
Lekeitio
Lesaka
Lizartza
Mañaria
Markina-Xemein
Mutriku
Oiartzun
Ondarroa
Oñati
Orendain
Orexa
Orio
Orozko
Otxandio
Segura
Usurbil
Villabona
Zaldibia
Zarautz
Zerain
Zestoa
Ziortza-Bolibar
Zumaia

Udalak ez ezik, zenbait garapen agentzia eta udal elkarte ere izango ditu bidelagun UEMAk Bertatik Bertara kanpainaren lehen urrats hauetan. Besteak beste, Tolosaldea Garatzen, Oarsoaldea Garapean Agentzia, Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Garapen Agentzia.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Bertatik Bertara kanpaina abiaraziko dute UEMAk eta hainbat udalek, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko (uema.eus, 2020-06-03).
· ‘Bertatik Bertara’ kanpaina antolatu dute, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko (Europa Press, 2020-06-03).
· Udalerri euskaldunek eskaintzeko dutena azaleratzera dator UEMAren ‘Bertatik Bertara’ kanpaina (Baleike, 2020-06-03).
· ‘Bertatik Bertara’ kanpaina aurkeztu du UEMAk, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko (Urola Kostako Hitza, 2020-06-03).
· Udalerri euskaldunek eskaintzeko dutena azaleratzera dator UEMAren ‘Bertatik Bertara’ kanpaina (uztarria.eus, 2020-06-03).
· Bertatik Bertara, herri euskaldunetako aberastasuna zabaltzeko kanpainea (bizkaie.biz, 2020-06-04).
· Bertako produktuen aldeko kanpaina abiatu du UEMAk (El Diario Vasco, 2020-06-03).
· Bertatik Bertara, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko (zuzeu.eus, 2020-06-08).
· Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzeko kanpaina abian jarriko dute (El Correo, 2020-06-09).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.