Hasiera » Zehaztu gabe » “Etxetik udalera euskara aurrera” mosaiko erraldoia Zarauzko hondartzan

“Etxetik udalera euskara aurrera” mosaiko erraldoia Zarauzko hondartzan

EHEkalejiraEHEk deituta, “Etxetik udalera, euskaraz aurrera!” leloa marraztu zuten Zarauzko hondartzan 300dik gora euskaltzalez osatutako mosaiko erraldoiarekin. Jarraian, kalejira alaian udaletxeko plazaraino hurbildu zirenek hamaiketakoa ederra izan zuten gozagarri.  

Hizkuntza irizpideak onartu dituzten udalei babesa erakutsi eta EAEn Estatu Espainolaren ordezkari den Carlos Urquijoren eta Estatuko abokatuaren jarrera “itxi eta zapaltzailea” salatzeko, mosaiko erraldoia egin du Euskal Herrian Euskarazek Zarauzko hondartzan.

Era berean, euskaraz bizitzen jarraitzeko eta Euskal Herri euskaldunaren alde “borrokan jarraitzeko konpromisoa” berresten dutela adierazi dute EHEko kideek.

 UEMAren babesa

Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak “euskararen aurkako erasotzat” jo zituen hizkuntz irizpideen aurkako helegiteak, irailaren 30ean argitaratutako iritzi artikuluan. Helegite sorta honen erdian, “arduraz jokatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi” izan zuen Belastegik, eta gogora ekarri zuen “eraso hauek indarrak biltzeko parada ere eskaintzen” dutela.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.