Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAri buruzko hitzaldia, gaur, Markina-Xemeinen

UEMAri buruzko hitzaldia, gaur, Markina-Xemeinen

“Euskaraz biziko dan herri bat helburu”, Markina-Xemeingo Udalak eta Euskara batzordeak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari buruzko hitzaldia antolatu du. Ekitaldia gaur, 18:30ean izango da Uhagon kulturguneko lehenengo solairuan. Hizlariak Iratxe Ibarra UEMAko teknikaria eta Nora Palmitano Zestoako Udaleko euskara teknikaria izango dira.

UEMAren lurgunea

UEMAren helburuen artean dago, Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea. Izan ere, UEMAk udalerri euskaldunak batu eta euren arteko elkarlana sustatu nahi du, hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzeko. Eta bide horretan, UEMAn ez dauden hainbat udalerri euskaldunekin harreman bideak irekitzen ari da Mankomunitatea. Asmo horren baitan kokatzen dira, Ipar Euskal Herriko Kontseilua eta Bil Gaiten-ekin egindako bilerak ere.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.