Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk egindako lana eta bidea hizpide hainbat hedabidetan, Udal Legea garatzeko dekretuaren harira

UEMAk egindako lana eta bidea hizpide hainbat hedabidetan, Udal Legea garatzeko dekretuaren harira

EAEko Udal Legeak euskarari buruz emandako arauak garatzeko dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak azaroaren 19an. “Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzional eta administratiboa normalizatzeko Dekretua” izenburupean, besteak beste, euskara lehenesteko neurriak zehazten ditu dekretuak. Era berean, lehen aldiz, udalerri euskaldunetarako eta euskararen arnasguneetarako hizkuntza politika berezituak egiteko beharra biltzen du legeak, egoera soziolinguistikoaren arabera udalerri euskaldunek behar duten babesa eta garapena kontuan hartuta.

Dekretuak, gainera, euskararen arnasgunea kontzeptu gisa definituta uzten du: “Eremu geografiko eta soziofuntzionalak zeinetan euskara dakiten pertsonen ehunekoa %80tik gorakoa baita, eta euskaraz aritzea ohikoa eta orokorra baita gizarte-harremanetan”. Horrek guztiak bat egiten du UEMAk sorreratik aldarrikatu duen hizkuntza politikarekin, eta azken urteotan udalerri euskaldunak berariaz zaintzeko eta babesteko sortu dituen bitartekoekin. Horregatik, dekretua argitaratu aurretik, UEMA eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean aritu dira dekretuak udaletan izango duen eragina udalei eta teknikariei jakinarazten, eta dekretuak ekarriko dituen lan berriak nola egin behar diren erakusten. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko jarraibideekin, esaterako, hamaika prestakuntza saio eman dituzte UEMAk eta Eusko Jaurlaritzak.

Gaiak udalentzat duen garrantziaren jakitun, kontu honi buruzko hainbat albiste eta erreportaje argitaratu dituzte hedabideek egun hauetan, eta EAEko Udal Legea garatzeko dekretuak biltzen dituen hainbat arlotan UEMAk izan duen aitzindaritza ezagututa, UEMAk egindako bidea eta lana nabarmendu dute horietako zenbaitek.

Hemen irakur daitezke osorik:
· Hizkuntza politika ausartak egiteko babesa ematen die dekretuak udalei (GARA, 2019-03-03).
· No me lo digas dos veces (Noticias de Gipuzkoa, 2019-12-01).

BERRIA egunkariak ere azaleko titular nagusia eta lehen bi orrialdeak eskaini zizkion azaroaren 20an gaiari:
· Hirigintza planen hizkuntza eragina aztertu beharko dute EAEko udalek (Berria, 2019-11-20).
Bi orrialde horietan, UEMA berariaz aipatu ez arren, Akuiluak lorpen izenburupeko analisian, “euskalgintzako eragileek eta erakunde batzuek egindako akuilu lanaren zuzeneko ondorioa dira Udal Legea eta hura garatzeko dekretua” irakur zitekeen.

UEMAk eta Eusko Jaurlaritzak 11 prestakuntza saio eman dituzte azken asteotan. Udaletako teknikarientzat izan dira, Udal Legearen dekretuak ekarriko dituen aldaketak ezagutarazteko eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa nola egin behar den zehazteko. Argazkian, Bergaran emandako formakuntza saioa.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Hirigintza planen hizkuntza eragina aztertu beharko dute udalek (Urola Kostako Hitza, 2019-11-28).
· Jabier Zabaleta: “Gaur egun tresnak doituago daude gauzak hobeto egiteko” (Urola Kostako Hitza, 2019-11-28).


Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.