Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAko kide izatea erabaki du Alkizako Udalak

UEMAko kide izatea erabaki du Alkizako Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu zuen atzo Alkizako Udalak, udal osoko bilkuran. Gaur egun, 86 udalek osatzen dute UEMA, eta 87. udala izango da Alkiza, UEMAren batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean.

Alkizaren ikuspegi orokorra. 349 biztanle dituen Tolosaldeko herria da.


Udal osoko bilkura egin zuen atzo Alkizako Udalak, eta hartu zituen erabakien artean dago UEMAko kide izateko eskaera egitea. Inaki Irazabalbeitia alkatearen hitzetan, “Alkiza arnasgune izanik ere, ez dago euskararen normalizazioak dituen desafioetatik libre. UEMAko kide izateak desafio horiei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkigu bai udalari berari dagozkion zereginetan baita gizartean eragiteko unean ere”.

2016an argitaratutako datuen arabera, euskaldunak %91,3 dira Alkizan. Oro har euskaraz bizi dira Alkizan, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala, beheranzko joera islatzen dute datuek: 1996 (%96,9) eta 2016 (%91,3) urteen artean 5,6 puntu egin zuen behera euskaldunen indizeak. UEMAko kide izanda, egoera iraultzeko eta euskararen biziberritzeari hizkuntza politika sendo eta bateratuekin ekiteko asmoa adierazi du Alkizako Udalak.

Alkiza Gipuzkoako udalerria da. Tolosaldea eskualdean dago, eta iaz 349 biztanle zituen erroldan. UEMAk abenduaren erdialderako deituko du hurrengo batzar nagusia, ohi bezala urteko balantzea egiteko eta urte berrirako plangintza onartzeko. Batzar nagusiak Alkiza UEMAko kide izatea onartzen duenean, Tolosaldeko 28 herrietatik 16 izango dira UEMAko kideak.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· UEMAko kide izateko erabakia hartu du Alkizako Udalak (Tolosaldeko Ataria, 2019-11-06).
· UEMAko kide izatea erabagi dau Alkizak (bizkaie.eus, 2019-11-05).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.