Irailaren 7an ospatuko da 6. Euskaraz Bizi Eguna Zarautzen. Eta horretarako, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Lasterketa, bazkari herrikoia, kalejira… izango dira besteak beste bertaratzen direnen gozagarri.
Hona hemen egitaraua:
10:30 Herri lasterketan izen ematea (6 euro)
11:00 Herri lasterketaren hasiera
14:30 XXIX. euskararen aldeko herri bazkaria (txartelen salmenta Abuztuak 30ean, Musika plazan).
Menua:
– Tomate entsalada + marmitakoa edo lasagna begetala + gazta (Zeliakoentzat ere aukera dago)
– Tomate entsalada + makarroiak + izozkia (Haurrentzat)
18:30 Kalejira txosnetara, bertan, kontzertuak Gurekin Jaik antolatuta