Hasiera » soziolinguistika » Etxarri Aranazko Udala herriko inkesta soziolinguistikoa egiten hasi da, UEMArekin eta EHUrekin elkarlanean

Etxarri Aranazko Udala herriko inkesta soziolinguistikoa egiten hasi da, UEMArekin eta EHUrekin elkarlanean

Iturria: Etxarri Aranazko Udala

Etxarriko Udalak herriko egoera soziolinguistikoaren azterketa egingo du telefono bidezko inkesten arabera. Ezarri den lagina 325 lagunekoa da. Aste honetan hasita, 325 etxarriarri telefono bidez deituko zaie, euskara gaitasuna, euskararen erabilera eta euskara sustatzearekiko iritziei buruz galdetzeko. Bestetik, berrikuntza moduan, galdeketan hitaroaren erabilerari buruzko galderak sartu dira, eta baita Etxarriko euskararen erabilerari buruzkoak ere. Datuak hiru adin-tarteren arabera aztertuko dira (gazteak: 16-24 urte/ helduak: 25-64 urte/ adinekoak: 65 urtetik aurrera), eta sexuaren arabera (gizon/emakume).

Azterketa Maialen Ijurra euskal filogogia ikasleak burutuko du praktika moduan, Etxarriko Udalaren,  UEMAren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean egindako hitzarmen baten bidez. Lanak UEMAk koordinatuko ditu, Udalarekin batera. Nafarroako Gobernuak egin zuen azken inkesta soziolinguistikoan (2011) ez zuen herriz herrikako daturik eman eta, beraz, Etxarri Aranazko azkenengo datuak 2001ekoak dira.

Behin inkesta amaituta, azterketaren  bigarren faseari ekingo zaio, eta Etxarri Aranazen esparruz esparru dagoen euskarazko eskaintza aztertuko da, arloka. Horrela, euskararen normalizazioari dagokionez egin beharreko ekimenak zehaztu ahal izango dira.

· Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Etxarriko Udala inkesta soziolinguistikoa egiten hasiko da (etxarriaranatz.eus).
· Encuesta sobre el euskera en Etxarri (Noticias de Navarra, 2017-02-01).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.