Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk eta Udalbiltzak bilera egin dute lankidetzaren inguruan hitz egiteko.

UEMAk eta Udalbiltzak bilera egin dute lankidetzaren inguruan hitz egiteko.

udalbiltza-uemaF
 
Argazkian, ezkerretik: Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Xanti Kiroga Udalbiltzako zuzendaria.
 
 
 
 
 
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Udalbiltza nazio instituzioak bilera egin dute gaur, Usurbilen. Euren gogoeten berri eman diote elkarri, eta lankidetzaren inguruan hitz egin dute.
 
UEMAk insitituzio eta eragile desberdinekin elkarlanean dihardu udalerri euskaldunen erabateko euskalduntzea bultzatzeko.  Udalerri euskaldunek euskararen geroan jokatzen duten paper garrantzitsua aitortuta, udalerri horietatik euskara normalizatzeko egiten den esfortzua, eragile eta instituzioen inplikazioarekin laguntzea nahi du Mankomunitateak.
 
UEMAren nahia da egiten dituen harremanak hiru gairen ingurukoak izatea:
  • Hizkuntza eskubideak: euskararen ofizialtasunaren inguruan, euskal hiztunen eskubideen inguruan, hizkuntza eskubideen urraketak saihestearen inguruan…
  • Arnasguneak: UEMAko udalerriak euskararen arnasguneak izanik, horien babesaren aldarrikapena izango da gure lehentasunetako bat. Hortik, arnasguneen garrantziaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko, arnasguneak zer diren gizarteratzeko, arnasguneen esperientziak zabaltzeko, arnasguneetan hizkuntza irizpide bereziak eskatzeko e.a. bultzatuko dugu elkarlan hori.
  • Euskararen erabilera areagotzearen inguruan: gure herrietan, edozein esparrutan, euskararen normalizazioa sustatuko duten programak elkarlanean martxan jartzeko e.a.
Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.