Hasiera » argitalpenak » Udalerrira begirako zerbitzuen katalogoa berritu eta osatu du UEMAk

Udalerrira begirako zerbitzuen katalogoa berritu eta osatu du UEMAk

Administrazioa euskalduntzeko zerbitzuez gain, bertako kide diren udalerri euskaldunetako udalei, merkatariei eta herritarrei zuzendutako hainbat egitasmo ere bultzatzen ditu UEMAk, eta horiek biltzen dituen katalogoa berritu eta osatu du, azken hilabeteotan sortu dituen tailer, hitzaldi eta zerbitzu berriekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Berariaz, udalak euskalduntzeko zerbitzuak ez dira katalogo berrian ageri, herritarren sentsibilizazioan eta kontzientziazioan eragin asmo dutenak, eta udalerri euskaldunen zaintzari dagozkionak baizik. Udalak euskalduntzeko zerbitzuak, UEMAko teknikariek lantzen dituzte udaletako euskara zerbitzuekin edo tokian tokiko udal arduradunekin.

Azken urteotan, euskararen bilakaerak behera egin du udalerririk euskaldunenetan ere, eta egoera iraultzeko giltzarriak dira katalogo berrian ageri diren hainbat egitasmo. Azken urteotan abiarazitakoen artean, hartzaileen kopuruari dagokionez, hezkuntza proiektua da nabarmenena, baina tailer ezberdinak, erakusketa eta hitzaldiak ere biltzen ditu katalogoak.

Azkenik, udalerri euskaldunen zaintzarekin lotuta, eragin linguistikoaren ebaluazioa ere ageri da berrikuntza gisa, hirigintzak euskararen bilakaeran duen eragina ezagututa, udalentzat lanabes garrantzitsua delakoan.

Honakoa da katalogoaren edukia:

1. Udalerria euskalduntzeari buruzko zerbitzuak 

1.1. Merkataritza eta ostalaritza 
1.2. Transmisioa 
1.3. Etorri berriak 
1.4. Euskalduntze alfabetatzea 
1.5. Errenta aitorpena 
1.6. Abizenak euskaldundu 
1.7. Osasungintza eta epaitegiak 
1.8. Autoeskolen lanketa 
1.9. Diru laguntzak 

2. Hiztunen aktibazioari begirako zerbitzuak

2.1. Formazio eskaintza 
2.1.1. Erakusketa ibiltaria 
2.1.2. Erakusketa + bisitailerra 
2.1.3. Arnasguneei buruzko hitzaldia 
2.1.4. Arnasguneen tailerra (saio batekoa) 
2.1.5. Arnasguneen tailerra (bi saio) 
2.1.6. Motibazio tailerra 
2.1.7. Haur eta helduen tailerra 

2.2. Hezkuntza proiektua 
2.2.1. Haur Hezkuntza 
2.2.2. Lehen Hezkuntza 
2. 2.3. DBH3 eta DBH4 
2. 2.4. Batxilergoa 

2.3. Eragileen lanketa 

3. Udalerriaren zaintzari begirako zerbitzuak 

3.1. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa 

________________________________________________________________________

Gai honi buruzko dokumentazio osagarria:
· Katalogoa, PDFan, hemen.
· Katalogoa, osorik, hemen ikusgai:

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.