Aste honetako Gipuzkoako Hitzak azala eta hiru orrialde eskaini dizkio udalerririk euskaldunenetan euskararen ezagutzak eta erabilerak izan duen bilakaerari. “Udalerri euskaldunetan, batez ere txikietan, jaisten ari dira euskararen ezagutza eta erabilera datuak. UEMA kezkatuta dago horrekin, horiek direlako euskararen arnasguneak, eta arnasgune horiek ezinbestekoak direlako hizkuntzaren iraupena bermatu ahal izateko” dio Eider Goenaga kazetariak landu duen erreportaje zabalaren hasierak.
Hemen irakur dezakezue edukia, osorik:
· Arnasguneak, kutsatzen (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02, lau orrialdeak, PDFan).
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Arnasguneak, kutsatzen (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02).
· Ezagutza eta erabilera datuak, 2011 (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02).
· Legorreta. Parkea, plaza eta gurasoak kezka iturri nagusi (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02).
· Azpeitia. Dakitenek euskaraz egiten dute (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02).
· Oiartzun. Arrakala ustearen eta errealitatearen artean (Gipuzkoako Hitza, 2016-12-02).