Lekeitioko Udaleko Euskara sailak eta Eixuk, Euskararen Egunaren harira, Euskara Lekeition ekitaldia antolatu dute abenduaren 3an.
Ikusgarri aretoan izango da ekitaldia, 12:00etatik 13:30era, eta euskararekin lotutako zenbait gai izango dituzte aztergai: besteak beste, euskara turismoa erakartzeko balio erantsia ote den eta horretarako zer landu beharko litzatekeen, edota koadrilan hizkuntza ohiturak aldatzea posible ote den, euskarari eutsiz.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, Donostiako Egia auzoan Euskaraz Bizi ekimenean parte hartu duten hainbat lagun, Koldo Zuazo hizkuntzalaria, eta Miren Gojenola eta Mikel Laskurain aktoreak.
Lekeitioko Udalak jakinarazi duenez, sarrerak Kultur Etxean eros daitezke, euro baten truke. Abenduaren 3an leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira.