Hasiera » udalerriak » Euskararen Astea antolatu dute aste honetan Zumaian, hainbat ekitaldirekin

Euskararen Astea antolatu dute aste honetan Zumaian, hainbat ekitaldirekin

Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekitaldiak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean: euskarazko filmak, musika, antzerkia, olerkiak…


[ Iturria eta testua: Zumaiak0 Udala. Euskara Zerbitzua].

Aurten, azpimarratzekoa da larunbat eguerdirako antolatu den ekitaldia: EUSKARARI BURUZKO DESIOEN ZUHAITZA. 12:00etan Ondartxo plazan elkartuko da jendea eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango dira Beheko plazara, Torreberri aurrean Zumaiako elkarte eta taldeen desioak jarri eta denen artean zuhaitza osatzera. Amaieran, mokadutxo bat emango da.

Egitarauan azaltzen diren ekitaldiez gain, bada beste bat: 2017ko egutegi bana jasoko dute abenduaren 2an haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek, etxera eramateko. Datorren urtean landuko den gaia Zumaiako etxeen izenak izango da.

AZAROAK 29, ASTEARTEA

– 19:00etan, Aita Mari zineman, Jon Maiaren dokumentala, zuzendariak berak aurkeztuta: Gutik Zura. Sarrera dohainik.

ABENDUAK 1, OSTEGUNA

– Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Lekord taldearen Sokak ikuskizuna.

ABENDUAK 2, OSTIRALA

– Gaueko 22:00etan, Aita Mari zineman, Putinen guardasola antzezlana, Inazio Tolosa tartean dela.

ABENDUAK 3, LARUNBATA

– 12:00etan Ondartxo plazan elkartu eta Erribera kalean trikitilariekin kalejira Beheko plazaraino.

– 12:15ean Torreberriko aterpean, herriko talde eta elkarteen eskutik, euskarari buruzko desioen zuhaitza.

– Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.


ABENDUAK 4, IGANDEA

– 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko filma haurrentzat: Ozzy.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.