Hasiera » arnasguneak » UEMAko kide izatea onartu du Ataungo Udalak

UEMAko kide izatea onartu du Ataungo Udalak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea onartu zuen atzo Ataungo Udalak, udal osoko bilkuran, aho batez, EH Bilduko eta Herrigintzako zinegotzien aldeko botoekin. Orain, UEMAko ordezkariek abenduan egingo duten batzar nagusian onartu beharko dute Ataungo Udalaren eskaera. Behin eskaera onartuta, UEMAko kide den 78. udala izango litzateke Ataun.

[Gipuzkoako udalerri euskalduna da Ataun. 1.700 biztanle inguru ditu, eta %86a da euskalduna].

Herrigintzan eta euskalgintzan ibilbide luzea duen Karmele Aierbe da gaur egun Ataungo Euskara zinegotzia. Aierberentzat “poz handia” izan da atzo Ataungo Udalak hartutako erabakia,  “batetik, Atauni heldu zaiolako azkenean UEMAko kide izateko garaia eta, bestetik, Ataunek ere erabaki honekin euskal komunitateari bere ekarpena egiteko aukera izango duelako UEMAko kide izanda. Udalerri euskaldunak batzea garrantzitsua da, eta oso pozik gaude”. 

Ataungo biztanleen %86a da euskalduna, baina azken urteotan nabarmen egin du behera bai ezagutzak bai erabilerak. Duela bi urte egin zuen Ataungo Euskara Taldeak diagnostikoa, eta eta emaitzak nabarmenak izan ziren: “erabileraren jaitsiera ikaragarria” sumatu zuten, Aierberen hitzetan, eta orduan erabaki zuten “neurriak hartu eta gainbehera nola edo hala irauli” egin behar zutela. Aierbek ingurumari horretan kokatzen du Ataungo Udalak orain UEMAra sartzea onartu izana.


[ Karmele Aierbe, Ataungo euskara zinegotzia].

Ataun Goierriko herria da. Gipuzkoan dago, eta 1.700 biztanle inguru ditu. Biztanle kopuru horrekin, bi udal ordezkari dagozkio UEMAren batzar nagusian. EH Bilduk eta Herrigintzak bakoitzak ordezkari bana izatea ere onartu zuten atzoko udal osoko bilkuran.

Ataun gehituta, 78 udalen artean, 234.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko herriek.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Ataungo Udalak UEMAn sartzea onartu du, eta Goierrik 10 kide izango ditu (Goierriko Hitza, 2016-11-09).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.