Hasiera » Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa » Lurraldea eta Hizkuntza III. jardunaldietako hitzaldi guztiak, bideoan

Lurraldea eta Hizkuntza III. jardunaldietako hitzaldi guztiak, bideoan

Maiatzaren 12an EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan izan ziren Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa. III. jardunaldietan grabatutako hitzaldi guztiak dira honakoak.

Jardunaldiari sarrera

UEMAko lehendakari Josu Labaka, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendari Mikel Irizar, UEUko zuzendari Iñaki Alegria eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao.

Gaitasunaren bilakaera udalerri euskaldunetan, non-zer, faktoreen itsasoan.
· Imanol Esnaola Arbiza, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.

Orioko HAPOaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa.

Lekarozko proiektuaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE).


Mahai ingurua: ‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa. Ereduak eta urrats berriak’.

Neurri zuzentzaileak

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren txertatze legala

Jardunaldien ondorioak

Jardunaldi hauetan oinarritutako graduondokoa UPV/EHUko 2016/2017 ikasturtearen Berezko Tituluen eskaintzan onartu dute, eta dagoeneko eman daiteke izena.  
30 ECTStako eskaintza da, urritik maiatzera bitartean gauzatuko dena, eta edukien erdia aurrez aurrekoa eta erdia on-line eskainiko dena.
Aukera ederra da eduki hauetan sakondu eta gai honi loturiko proiektuak abiatzeko.
Informazio gehiago: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (EHUren Titulua) eta a.latatu@ueu.eus posta elektronikoan.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.