Hasiera » Zehaztu gabe » Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka

Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka

Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka

Zestoako Udalak martxoaren 26an hartu zuen Osoko bilkuran, aho batez, kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko erabakia. Erabaki horrek jendaurrean egoteko epea igarota, Gobernu Ordezkaritzatik Carlos Urquijoren ofizio bat jaso zuen, Udalari epealdi horretan errekurtsorik jaso ez zutela egiaztatzen zuen agiria bidaltzeko eskatuz.

Atzo, Donostiako administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegitik martxoan hartutako erabakiaren aurkako helegitea jaso zuten Udalean, eta besteak beste, erabakiaren espediente osoa gazteleraz Gobernu ordezkaritzara bidaltzeko eskaera jasotzen du helegite horrek.

Urtarrilean, Gipuzkoako 36 udalek kontratazioetako baldintza agirietan hizkuntza baldintza batzuk sartzea adostu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Udalekin egitasmoaren baitan. Ordutik, 19 udalek eta mankomunitate batek hartu dute hori egiteko konpromisoa osoko bilkura edo Gobernu batzordean, baina askoz ere gehiago dira, egunerokoan kontratazioetan hizkuntza irizpideak txertatzen dituztenak.

UEMAko udalerriak, oso herri euskaldunak izanik, kontratazioetan hizkuntza irizpideak txertatzeko erabakia modu naturalez egin izan dute kide diren udalek betidanik. Eta zentzu horretan, aurrerantzean ere egiten jarraitzeko irmotasuna adierazi  du mankomunitateak. Lehentasuna euskaraz bizitzea eta herritarren hizkuntza eskubidea errespetatzea dela ulertzen du UEMAk. Eta kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeak herritarrek edo udalak berak jasoko duten zerbitzua euskaraz izatea bermatzen duela iritzita, hartutako erabakien zilegitasuna defendatu eta eraso politikotzat jo zituzten jasotako helegiteak maiatzaren 16an emandako prentsaurrekoan

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.