Hasiera » EUSKARAREN TELEFONOA 948 146 172

EUSKARAREN TELEFONOA 948 146 172


Zenbatetan gertatu zaizu euskaraz egin nahi, eta ezin: autobusean, medikuaren kontsultan, unibertsitatean, epaitegian, merkataritza zentroan, eskolan…?

Eta zer egiten duzu horrelakoetan haserre zaudela adierazteko? Ba al dakizu zer egin?

Horrelako kasuetan kexak bideratu eta irtenbideak aurkitzeko, UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hitzarmena sinatu dute 2008ko maiatzaren 15ean.

Gertatu zaizuna guri kontatu eta UEMA eta Behatokia harremanetan jarriko gara zure kexa eragin duen eragilearekin (erakunde publikoak nahiz pribatuak), eta erantzuna bidaliko dizugu.

Zure datuak ez dizkiogu inori jakinaraziko, erantzuna zuri helarazteko baino ez ditugu nahi zure datuak.

Inprimakia hainbat gauzatarako erabil dezakezu:

 

  • Hizkuntz eskubideak urratu dizkizutelako kexatzeko
  • Hizkuntz eskubideei buruzko argibideak eskatzeko
  • Jarrera eredugarriak txalotzeko

 

Inprimakiez gain, kexa bideratzeko beste bide hauek dituzu:

 

TELEFONOZ ETA INTERNETEZ:

 

Ez ahaztu euskara denon kontua dela.

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.